Onintza Enbeita.
BIRA

Formak

2022ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Nik ere pentsatu dut inoiz formak galtzen dituenak arrazoia galtzen duela, baina gero eta zalantza gehiago sortzen dizkit gaiak. Mary Richardsonek Diego Velazquezen Venus ispilukoa-ri zazpi aiztokada sartzeak, adibidez, ez zien sufragioaren aldeko militanteei arrazoia kendu. Halako balio historikoa duen koadroa apurtzearen kaltea handia dena egia da, baina ez da gerrarik irabazi albo-ondoriorik eragin barik. Richardsonek formak galdu zituen bere aldarrikapen-lagun Emmeline Pankhursten atxiloketa salatzeko, baina arrazoia berarekin eraman zuen museora, eta handik komisaldegira. Azaldu zuenez, artearen historian izandako emakumerik ederrena deuseztatu zuen, Erresuma Batuko Gobernua Emmeline Pankhurst, historia modernoak emandako emakumerik ederrena, deuseztatzen ari zelako. Inork ez zuen esan gobernua zenik arrazoia galtzen ari zena sufragistak gelditu nahian formak galdu arren. Irudipena dut formekin batera arrazoia galduko omen duena beti izaten dela behetik gora ari dena: greban dagoen ikaslea, barrikada bat ipini duen langilea, leku publikoetan titiak erakusten dituen emakumea, trenbidea mozten duen ekologiaren aldeko militantea...

Arrazoia galtzeko moduak egon badaude, baina, askotan, formak galdu behar izaten dira hura baduzula onar diezazuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.