andoni egana
HITZ ETZANAK

Minutuak

2018ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Eustatek atera berri dituen datuak dira. Euskal Herrian hamar langiletik lauk lan-jornada luzatu beharra izaten du, eta joera gorantz doa urtean-urtean. Alegia, behar baino lehenago sartzen dira edo, gehienean, behar baino beranduago ateratzen. Batzurentzat ohikoa da hala egin beharra. Besteei tarteka baino ez zaie gertatzen. Denetarik egongo da hamarretik lau horietan. Batzuk partaide sentituko dira lantokian, taldeko, eta ez zaie axola izango minutu batzuren gora-behera. Beste batzuk ordea derrigortuta geratuko dira behar baino denbora gehiagoan, sinaturiko kontratu xuhurrean azaltzen diren orduek ez dietelako lana ateratzeko hainbat denbora eskaintzen.

«Zabor-minutuak» esamoldeak indar hartu du kirolean. Emaitza jakinekoa izanda ere bukaera aldera jokatu beharreko minutuak izendatzeko erabiltzen da. «Beldur-minutuak» deituko nieke nik langileak kontratuak dioenaren ordutegiz kanpora sartzen dituen horiei. Badakit ez dizkidatela ordainduko, baina sartzen ez baditut aitzakiaren bat aurkituko dute kaleratzeko. Eta kalean hainbeste daude lan hau hartuko luketenak! Ez noa protestan hastera. Nagusiaren «zer esangoak, gerarazten dizkit zangoak».

Eta horrela ateratzen dute batzuk bizimodua eta besteek dirua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.