andoni egana
HITZ ETZANAK

Galtzerdiak

2018ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Pasadizoa lehendik zen ezaguna. Eric Olhatsek Realarentzat egiten zuen lan, iparraldean eta Frantzian talentu gazte bila. Duela dozena bat urte Parisen lehiaketa bati begira zegoela, mutil txiki ezker batek eman zion atentzioa. Montpellierrekin jokatzen zuen. Detaile ñimiño batek sortu zion esperantza. Mutiko hark ez zeramatzan taldekideen galtzerdi berdinak. Desberdinekin ari zen. Pentsatu zuenMontpellier taldeak fitxatu gabe zeukala artean, proban zeukatela. Jakin ahal izan zuen mutikoaren izena, baina ez helbide eta gainerakorik. Zubietara etortzera gonbidatu nahi zuen eta ezin zuen aukerarik galdu. Lehiaketa amaitu eta sari-emate unea baliatuz hurbildu zen mutikoarengana, eta hitz batzuk luzatu ondoren, txarteltxo bat sartu zion sakelan. Honela zioen: «Etxera iristean irakurri eta hitz egin zure aitarekin».

Nik ezagutu dudan arte, haurrak artean izar ez diren adin tarte horretan, futbolera bezala, piano eskolara, hara eta hona autoz ibiltzen dituztenak amak gehiago izaten dira aitak baino. Edo paretsu gutxienez. Baina aitarekin hitz egiteko eskatu zion, ez gurasoekin edo amarekin.

Antoine Griezmann da mutiko hura. Urtean milioiak irabazten ditu. Eta bere fitxaketak eta diru-sarrerak negoziatzen dituena... bere arreba da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.