andoni egana
HITZ ETZANAK

Gora!

2018ko urriaren 9a
00:00
Entzun
«Eta nik...» eta «gora!» dira gure kultur mailaren neurgailu interesgarrienak, adiskide batek dioenez. Edozein lagun koadrilatan izaten da norbait, edo norbaitzu, Txoria txori eta Xalbadorren heriotzean abestean, hain berezkoak ez diren errepikak suhartasun handiz, handiegiz, egiten dituztenak. Ezagun egingo zaizue : «eta nik... ETA NIK!...txoria nuen maite». Edo «mendi hegaletan gora... GORA!... oroitzapen den gerora...».

Adiskide horrek dio, errepika horiek zenbat eta ozenago eta sutsuago entzun, orduan eta dudakoagoa iruditzen zaiola kantari taldearen kultur maila. Ez dakit... Ez dago hain zorrotza izan beharrik. Trasbersalitatea, zeharkakotasuna, hain purian dagoen garaiotan, esanguratsua iruditzen zait gure ondareko abesti batzuk edonorako balia daitezkeenak izatea. Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Easo Abesbatzak edo lehen mailako futbol-estadio batean animatu nahian ari den taldeak kantu bera abestu-jotzeak ez dit niri minik ematen. Eta berdin ez dituzte kantatuko toki-helburuak hain desberdinak izanik...

Adiskide horri esaten diot guztiok daramagula barruan friki txiki bat euforia une jakinen batzuetan azaleratzen zaiguna. Uzteko libre bizitzen friki txiki horri ere esaten diot. Bekozkoa jartzen dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.