andoni egana
HITZ ETZANAK

Deiturak

2018ko urriaren 16a
00:00
Entzun
López Iturriaga, esaterako. Iturriaga soilean geratu zen asko eta askorentzat saskibaloilari eta telebista aurkezlea. Eta lehen deitura Martínez edo Rodriguez duten askok bigarrena ere bistaratu egiten dute. Euskal herritarren kasuan euskal jatorria nabarmentzeko egiten zutela pentsatzen nuen. Baina Euskal Herritik kanpo ere halatsu gertatzen dela aintzat hartuta, lehena oso deitura arrunta denean bigarren deiturak nortasuna zehazten laguntzen duela jabetuko gara.

Gainera, garai bateko kontua da hori. Orain bi deitura askotan azaltzen dira, eta izan daitezke aitarena eta amarena, edo amarena eta aitarena, amaren biak, aitaren biak, aita batena eta bestearena, ama batena eta bestearena... Gainditua dago erabat, zorionez,nortasuna deituraz eta deituren hurrenkeraz definitu behar hori.

Azken egunotan albiste izan dira Elgoibarko Txillarre baserrian buruturiko bilerak. Haserre mingotsa azaldu du Espainiako eskuinak, segur aski estatu eraikia bata eta eraiki asmotan zebilena bestea bileren usaina hartu dielako. Beti bezala, terrorismoa aipatu dute. Grazia pittin bat gehiago espero nuen. Adibidez: «Ez da serioa izen soilaz eta bigarren deituraz izendatzen ditugun bi pertsonaren arteko bilera. Arnaldo eta Zapatero, nor dira horiek?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.