andoni egana
HITZ ETZANAK

Grabatu

2019ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Buruan sartzen ez zaidana grabazioarena da. Ze gizarajo/gajok sentitu zuen ekitaldi ezin arruntago bat, gutxi-gehiago besteak bezain arrunta den herri batean eta modu arruntean burutzen ari zena, grabatzeko premia? Egiten zuen hotzarekin, eskuak patriketan sartuta ez al zegokeen goxoago? Dezakegun oro egin egin behar al da? Ezer berezirik gertatu izan ez balitz tonto/tuntun sentituko al zuen bere burua «alferrikako» lana egin ondoren? Komunitateari zerbitzu bat eskaintzen ari zela ez zuen ba usteko? Nor izateko ateratzen al da sakelakoa edo kameratxoa eta den-dena grabatzen?

Eta ondoren hedatu, jakina. Den-denek ikus dezaten zuk, zeuk, zerorrek grabatu duzuna. Ez zara inor, baina nor zara aldi berean. Eta norbanakoak hedabide bihurtzen gara eta hedabideak hauspo.

Esanguratsua iruditu zait Andoaingo Baltasar erregearen hanka-sartzeak ekarri duen soka. Den-dena grabatzeko beharra; den-dena hedatzeko premia; gureak baino handiagoko akatsak norbaitek egiten dituela frogatzeko nezesidadea. Horrexek bizi gaitu. Errege beltzaren lepo hainbeste barre egin duen asko jarriko nuke nik jendaurrean bi hitz esaten. Plazan hanka sartzen erraza da. Zerbaitetan eskarmenturik badut, horretantxe dut: plazan... eta hanka sartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.