Onintza Enbeita.
BIRA

Galderak

2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Zertarako greba? Zergatik zuek bakarrik? Eta ni, gizon izanik, emakume sentitzen banaiz? Zein da zuen helburua? Berdintasuna bai, baina zuen feminismo hau ez. Baina emakumeak esaten duzuenean, ez al zaudete zeuek generoa markatzen? Zergatik ez ditugu generoak alde batera uzten? Esango didazu ez duzula zeuk ere ikusten, fisikoki, emakume eta gizonek ezin dituztela kirol berdinak egin. Noren bizitzak nahi dituzue zentroan? Baina, benetan, amatasun sena badago, ala ez? Zergatik deitzen diozue ekonomia feminista: ez du balio ekonomia ezkertiarra edo halako zerbaitek? Eta abortuaren kasuan, azken hitza zuek duzue, baina umearen aita izan behar duenak ere esan beharko du zerbait, edo? Guztiok daukazue parte hartzeko eskubidea, baina finalera bat bakarrik heldu bada, besteok ez zaretelako hain onak izango da. Emakumeak izatearren bakarrik egon behar dute hor? Eta gizonezko erreferenteak desagertzen badira? Eta zeintzuk dira, orduan, nire pribilegioak?

Ez dakit zer den gaizki azaldu duguna, edo gaizki ulertu digutena, baina nahikoa da! Erantzunak guztiok dakizkigu, eta lekuz kanpo dauden komentarioak zeintzuk diren ere bai. Beraz, ez duenak biderik egin nahi, ez dezala egin; baina egiten ari dena, bakean utzi gutxienez. Energia handia behar da galderok etengabe jasateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.