andoni egana
HITZ ETZANAK

Aitabitxi

2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Manuel Calderon zuen grazia. Franco hil eta lau urtera hil zen, zaharrentzako egoitza batean. Ezkongabea, ez zuen seme-alabarik. Baina 42 urte lehenago gerran etsai izandakoek euren seme-alaba eta biloba askoren aitabitxi izendatua zuten, esker onez.

Canarias ontzi frankistak suntsitze ahalmen handia zuen Euskal Gudarosteko bakailao-ontzi doituen aldean. Horiek Matxitxakoko batailan gogor eutsi zioten, ordea, ahal zuten bitartean. Hondoratuak batzuk, ihesean besteak... batzuk borrokaldian hil zituzten, eta atxilo eraman besteak. Heriotza zigorrera kondenatu zituzten. Eta orduan azaldu zen Manuel Calderon, Canarias ontziko hirugarren burua, modu hartara borroka egin zutenak heroiak zirela eta haiek ez zegoela fusilatzerik adieraztera. Temosoa bera, Francorekin aurrez aurre hitz egitera iritsi omen zen heriotzatik libra zitzan. Lortu ondoren, ez omen zuen horretan etsi. Gerraostean, gizon haiei lagundu egin omen zien, lana aurkitzen, itsas-kapitain tituluak ateratzen...

Martxoaren lehen asteburuan ekarri ohi dituzte gogora joan den urte mordo batean bou haietan borrokatu zirenak. Gutxi barru, Donostiako portuan Gipuzkoaren bi metro eta erdiko erreplika bat jartzera doaz. Kabituko da han ontasun istorio hau ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.