andoni egana
HITZ ETZANAK

Adarrak

2019ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Ongi etorri zaigu Pedro Casadoren hanka-sartzea asteburuan jendaurrean ibili garenoi. Joko handia eman digu Getxo Gipuzkoan kokatze horrek. Hanka guztiok sartzen dugu, bistan denez, eta gutariko batzuek askotan. Nik behin, bertsotan ari nintzela, Agirretxe deitu nion lehendakariari; Elorriori agur esaten hasi eta Egileor agurtu zuenik izan zen; Algortako kirol-portu berria ongi etorriko zela gazteek futbolean eta pilotan joka zezaten, bota zuen beste batek...

Horrelakoetan onena da akatsa onartu, adarjotzeak umorez jasan eta zeure buruari ere bromak egitea. Casadok ez dirudi, ordea, horiek egiten dakienik. Oso serio hartzen du bere burua eta koska bat goragotik bezala hitz egiten du beti, ezpainestu, burlaizezko irribarrez.

Honakoa kontatuko nuke nik, bera banintz: «Konforme. Hanka sartu dut. Baina ez naiz bakarra. Milaka hanka-sartze egin dira historian zehar. Esaterako, bikingoen kaskoek ez zuten adarrik berez. Hilobiratzen zituztenean, kaskoekin batera edalontzia jartzen zieten ondoan, eta hortik dator gaizki ulertua, edalontziak kaskoen adartzat jotzetik. Ni hil eta mila urte barru edo, hobia aurkitzen dutenean, harritu egingo dira segur aski indusketa arduradunak. Esango dute ez naizela ni. Nik ez nuela edaten...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.