andoni egana
HITZ ETZANAK

Berri zaharrak

2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Etxera itzultzeak ematen zuen plazer bat gehiago behiala. Falta izandakoak bi-hiru egun baziren ere, egunkari atzeratuak irakurtzeak bazuen xarma. Jontxo! Honako hau gertatu zen Frantzian eta ni enteratu gabe! Aiba! Honakok halakori hau esan al zion legebiltzarrean? Hil al zen hura ere?...

Erlatibizatzen erakusten zidan niri. Gertatzen den guziaren informazio erabateko eta lasterra izan gabe ere bizi daitekeela frogatzen zen etxetik kanpora ibilita. Ikasten zen, munduak bere martxari berdin-berdin eusten ziola norberak behatzaile izateari utzita ere. Internet iritsi zen gero.

Behin, astebete kanpoan eginda joan nintzen Xebastian Lizasorekin bertso-afari batera. Librean ari ginen. Halako batean doinua aldatu zuen, eta pertsona ezagun baten omenez hasi zen kantuan, hil izan balitz bezala. Ezustean harrapatu ninduen. Ez nekien. «Hil al da, ba?» galdetu nion, ahapeka, mikroa eskuz aldatzeko tarte laburrean. Baietz erantzun zidan, baina zalantza sumatu nion. Eta hilda balego bezala, baina ez oso hilda, segi nion. Eta ni dudan sumatzean berak ere atzera egin zuen, eta dexente berpiztu zuen hila bigarren bertsoan eta gero nik beste piztualdi bat eman nion eta... Hamar bertsoren buruan, hilda zegoena bizirik utzi genuen. Bizi zen. Eta bizi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.