andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikurrak

2019ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Parean egokitu zitzaidalako ikusi nuen. Ez nuen filmaren gorabeheren berririk. Gerora jakin dut zazpi urtez egon dela Television Españolaren biltegiren batean propio gordeta.

Joan den astean eman dute Elias Querejetaren gidoi batean oinarrituriko Pedro Olearen La conspiración filma. 2012an burutua zegoen, baina hauteskundeak PPk irabazi ondoren, ez emititzea erabaki zuen telebista publikoa gidatzen ipini zutenak. Argudiaketa hausnartua eta intelektualki ongi zedarritua erabili zuen filma tiraderaren batean lizuntzen uzteko: «Potroetraino nago gerra zibilaz eta memoria historikoaz. Ez dugu gai horri dagokion ezer emango ni hemen nagoen bitartean».

Pelikulan kontatzen da Emilio Mola militar-buruak Espainiako gerra zibila eragingo zuen altxamendua nola hauspotu zuen Iruñetik. Azpijoko, espioi-lan, giro arre eta zoko usaineko ideien artean, detaile batek eman zidan atentzioa: Molari ez zitzaion axola gobernua hondoratu ondoren Errepublikaren banderarekin segitzea. Nafarroan derrigor adiskide behar zituen karlistek ezarri zioten altxamenduan parte hartzeko ezinbesteko baldintza. Hiru koloreko bandera bertan behera utzi eta biko betikoa berriz indarrean jartzea. Ikur huts gara. Ez dakit onerako edo txarrerako...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.