andoni egana
HITZ ETZANAK

Suntsitu

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Ez dakit aholkularirik baduen eta ez dut bere ahotik entzun. Edurne Begiristainek egin eta berripaper honek argitara emandako elkarrizketa batean esan zituenak deigarri iruditu zitzaizkidan, ordea. Gorka Urtaran da EAJren Gasteizko alkategaia, azken lau urteotan alkate izan den bera.

«Alkate bazara, zer gertatuko da Errekaleor auzoarekin?» galderari erantzun dionak baino gehiago, erabili dituen hitzek harritu naute: «Gure asmoa da auzoa hustu eta etxebizitza horiek suntsitzea». Hustu eta suntsitu aditzek ez dute sinpatia handirik sortzen inongo testuingurutan, eta kanpaina bete-betean ez erabiltzeko hobeak dira erabiltzeko baino. «Negoziazioaren bidea agorturik dago, eta okupazioa amaitu behar da». «Bidea agorturik» etsipena da irtenbideak aurkitu behar lituzkeenaren ahotan. «Amaitu behar da», berriz, agindua, goitik beherakoa. Eta horrelako hitz ezkor pilaketak kirrinka sortzen du belarrietan, arazoari buruzko iritziak iritzi.

Ziur azaldu da bera berriz ere alkatetza eskuratuko duen galdetzean. Ez dakit ba nik! Akaso neu izango naiz arraroa. Argi hitz egiten ez dutenean politikariak kritikatu egiten ditugula eta argi mintzo direnean argiegi mintzo direla esaten dugula pentsa dezake norbaitek. Ez luke arrazoi faltarik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.