andoni egana
HITZ ETZANAK

Oreka

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Edozein negozio daukanak badaki. Biak dira beharrezko: erakusleihoa eta almazena. Almazen bikaina izan arren hangorik behar bezala erakusteko modurik ez baduzu, nekez egingo duzu aurrera; era berean, erakusleihoa nekez hornituko duzu almazen hutsa badaukazu.

Eta nago, oro har, erakunde askotarikoen baitan almazenaren eta erakusleihoaren arteko oreka printzatzen ari dela. Erakusleihoari sekulako garrantzia ematen diote, eta almazenari, txikia. «Mapan jarri» esaten digute, esamolde itsusia gasta-gasta egiteraino; «saldu» aditzak garai batean ez zuen gehienetan hots onik, baina orain gure ezinen ukendu bakar bihurtu da nonbait; «ezagutzera ematea» da gure obsesio gorenetakoa; «kalitatea» aipatzen da beti nahiz kalitatetzat bakoitzak zer jotzen duen inork ez jakin. Paisaia, gastronomia, kirola… aipatzen dira gure erakarmen indarraren giltzarri. Maila apalagoan, kultura ere bai. Baina kulturak ere derrigor «ikusgarria» izan behar duerakusleihoan jartzekotan.

Negoziotik abiatu dut zutabea. Gehienok, ordea, ez dugu bizimodua negozioaren parametroetan zedarritzen. Guk, bakoitzak ahal duentxoarekin, almazena hornitzen dugu. Eta sinetsi ezinik geratzen gara erakusleihora begira. Ez gara han irudikatuak sentitzen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.