andoni egana
HITZ ETZANAK

Bostak

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Non ikusi, han geratuko natzaio begira-begira. Argazkietan nire maiteenetarikoa da. Bi txirrindulari alde banatan, erdian doan txirrindulari odolduari ilaran eutsiz. Nekez doaz aldapan gora. Erdikoa Luis Ocaña da. Aspaldian ikusi gabea nintzen, eta joan den astean Gasteizko Buesa Arenan ikusi nuen «Humanity at Music» jaialdian, beste hainbat argazkiren artean panel batean islatua. Harritu egin ninduen hasieran. Buruari buelta batzuk eman, eta ohartu nintzen lidergoa, talde-lana, laguntza, elkartasuna... adierazten zituela irudiak eta Kooperatiben jaialdi batera ongi ekarria zegoela. Gerora baino ez nintzen konturatu FAGOR txirrindulari taldekoak zirela argazkiko bostak. Ondo ekarria baino zerbait gehiago zen, beraz...

1969ko Frantziako Tourrekoa da argazkia. Luis Ocañak ez zeraman denbora askorik profesionaletan. Gazteari erantzukizuna eta agintea eman izana ere bada ertzeko ikasgai argazki horretan. Ocañak ez zuen Tour hura bukatu. Bertan behera utzi behar izan zuen, bere eta taldekideen ahaleginak ahalegin. Bukaera politak baino ederragoak dira bukaera errealak. Gainera, sekula ez da jakiten zer den irabazi-galtzea. Sisifok ez zuen harria bultzaka muinora igotzerik lortu. Baina giharrak izugarri indartu zituen eginahalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.