andoni egana
HITZ ETZANAK

Margul-Mintzul

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Gure Unamuno totel-motel tenkatu omen zan; margul-mintzul gizajoa, txintik jarraitzen ausartzeke. Arrezkero, ez omen zun egun onik izan gizajoak, arik eta beingoz, egun gutxi barru, begi-ezpañak itxi eta burua makurtu zun arte. Makurtu... ez ordea tiranuen ezpatari kobardeki, eriotzari baizik».

Totel-motel eta margul-mintzul hasi dut astelehena, baina aspaldian irakurri gabeko lerro horiek irakurtzea aski izan dut asteari bestelako kemenez heltzeko. Ausart-zirt-zart, alegia. Batetik, ez dut oraindik Zinemaldira joaterik izan, eta, bestetik, Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra filmak nahikoa epel utzi ditu ikusle eta zine-adituak. Beraz, hirurogei urtetik gora dituen Salbatore Mitxelenaren Unamuno eta Abendatsen pasarte batzuk irakurtzera mugatu dut nire jakin-mina. Etxetik irten gabe; urrutira joateke. Eta egia da, askotan bitxirik bitxienak berta- bertan topa ditzakegula. Gure herriko idazle bat, gure herriko argitaletxe batean publikatu zuena eta gure herriko beste argitaletxe batek urte mordoxka gerora sarean eskura jarri ziguna. Gure hizkuntzan gainera...

«Millan Astray erretxiñak, begi bakarretik amorru aña zemai jario, garrazki eten omen zion: ¡Abajo la inteligencia! Bera adimena!». Polita kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.