andoni egana
HITZ ETZANAK

Motoak

2019ko irailaren 28a
00:00
Entzun
«Ez diagu zahartzen asmatu!», etsia bota zidan lehengoan edadeko hurbileko batek. Harritu egin ninduen esaldiak. Zahartu egin egiten zela uste nuen nik. Egiteaz gain egiten asmatzearena kontzeptu berria zela iruditu zitzaidan. Eta zaharrek gogoeta hori egitea eta partekatzea ere bai.

Kalera irten eta begirada bat botatzea aski da belaunaldi bakarrean gauzak zenbat aldatu diren jabetzeko. Lehen edade batetik aurrerakoek etxean geratzeko joera izaten zuten. Orain, kalean dabiltza asko. Eta azken berrogei urteotan egoera irauli duen gailuaren goraipamen gutxitxo egiten dugula iruditzen zait. Igogailuak lehen nekeza, ia ezinezkoa zena ahalbidetu egin du. Igogailuari esker, errazagoak dira etxetik kalerako sarrera-irteerak eta horrek ohituren aldaketa ekarri du.

Moto berezi horiek berriz, zer esanik ez! Sartu-irtenak ez ezik samurtu egin zaie ibilia adinekoei. Gure kaleetan gero eta ohikoagoak dira aitona-amona motorizatuak. Askotan, ordea, joritasunak konplikazioa ere badakar. Lehen oinezko-bizikleta-autoen artean sortzen ziren gatazkei patineteena erantsi behar zaie. Eta laster batean moto berezi horiengatik hasiko gara xextran. Izan naiz pare bat tupustekoren lekuko. Azken-igurtziaren ideia bera ere aldatuz doa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.