Onintza Enbeita.
BIRA

Erakusketa

2019ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Pintura erakusketa bat baino ez da. Nahi duena joango da ikustera, eta nahi ez duena ez. Joaten direnen artean izango dira koadroak gustatzen zaizkionik; baita gustatzen ez zaizkionik ere. Arte erakusketa asko egiten dira gure kultur etxeetan. Askotan ez dugu jakiten lanen egilea nor den ere: eskuorri batzuk uzten dituzte bazter batean, eta haiek irakurtzen badituzu, zerbait jakingo duzu, bestela lehengo beste.

Galdakaon, ostera, garrantzi handia hartu du erakusketa bateko lanen egileak. Estu dabiltza zenbait. Pinturak egin dituena kartzelan dago, eta nonbait, haren ekintzek sortutako biktimen senideei burla egiten ari omen dira erakusketa eraikin publikoan jartzeko baimena eman dutenak. Eusko Jaurlaritzak publikoki eskatu du erakusketa kentzeko.

Ez dakit. Konplikatua da minaren eta interes politikoen arteko muga marraztea dena zailtzeko joera dugun herri honetan. Hala ere, iruditzen zait birgizarteratzeaz hitz egiten duen gobernu batek ezin duela egon preso baten artelanen erakustearen kontra. Hortik aurrera balorazio guztiak subjektiboak dira. Dena den, kontuan izan behar genuke biktima guztien izenean hitz egiten dutenekin ados ez dauden biktimak badirela, eta biktimatzat hartuak ez diren biktimak ere bai. Eta azken horien minaz inork ez du hitz egin nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.