andoni egana
HITZ ETZANAK

Esperantza

2019ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Zerbait badu irakats ez litekeena. Askotan ikusi-entzun dut eta ahalegindu naiz dekodifikatzen baina etsi dut. Ez diot trukoa harrapatzen. Azti onegia da nik uler dezadan.

Sekulakoak eta bi egin ditu, baina beti aurkitzen du nondik ihes egin. Ez dela ezertaz jabetzen pentsatuta barkatzen diozu zerbaiti buruz galdetu eta beste zerbaiti buruz erantzuten duenean; galdegileari errieta egiten dionean ezustean harrapatzen zaitu eta dibertitua ere iruditzen zaizu; gai da fiskalari oso goitik hitz egiteko; txunditu egingo zaitu errua gainetik kendu eta besteri eransteko duen gaitasunarengatik. Lortzen du Aznarrek isilik dagoela gehiago molestatzea berak hizketan ari dela baino. Abilidade 0irakasgaitza da. Berezko handia behar du. Ongi eragindako sehaskan haziek baino ez dezakete lor horrelako mailarik.

Esperanza Aguirreri dena datorkio parera. —Neuk nahi gabe, teklatuan hatzek «andere» idazteko tentazioa izan dute une batez—. Ongi merezitako estualdietan lehena iritsi zitzaion lehengo astean. Zortea alde hor ere, ordea! Epaitegian eserarazi duten honetan, Kataluniara begira geunden gehienok. Azaldu den gutxian, lehen segundoetan tuntuna ote den pasatzen zaizu burutik. Konturatzen zaren arte tonto-tuntunak gainerakoak garela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.