Onintza Enbeita.
BIRA

Esperpentoa

2019ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Elvisez mozorrotutako faxista bat ikusi nuen sekulako mozkorra zeukan agure zahar baten ondoan oihuka. Eguzkitako betaurrekoak, svastika tatuatuak, kaspa eta arranoak. Halakoetan askotan pentsatzen dudana pentsatu nuen: «Nola irabazi ziguten gerra?». Bai, badakit: ejerzitoa daukate, eta armak. Guk baino askoz ere arma gehiago izan dituzte beti. Halako batean Tejero ikusi nuen. Lekutan dago orain «eseri zaitezte, koño!» hura, baina nola egin zioten txalo, aizue. Eskuinarentzat heroi guztiak dira onak, baita antiheroiak ere. Estatuaren, zer diot estatua, nazioaren, zer diot nazioa, inperioaren balioak defendatzen dituen edonor da heroia.

Eta halako batean, botaguraren eta barreguraren artean nenbilela, hilkutxa ataskatu egin zitzaien helikopteroko atean. Benetan? 44 urtean itxaroten egon gara gizon horri lurperatzerakoan ezarritako ohoreak kentzeko, eta orain hau? Berdin du lehen ahalegina izatea huts egin duen bakarra. Ezerk ezin zuen huts egin.

Milaka lagunen memoria dago jokoan; duintasunaz ari gara. Hilobietatik ostu eta diktadorearen ondora eraman zuten jendearen senideak borroka latzetan ari dira, desagertuak milaka dira oraindik, eta zuek, diktadorea hilobitik atera behar zuten egun handian ohore egin diozue. Ez daukazue ez aitzakiarik ez barkamenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.