andoni egana
HITZ ETZANAK

Objektuak

2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Egunerokotasunean darabiltzagun objektu batzuk izugarri gustatzen zaizkit. Berez. Pazientziarik banu, bilduma bat egingo nuke arrautza egosiak jartzeko erabiltzen ziren kopaxka haiena; lehen ere inoiz idatzi izan dut oso gustuko ditudala galtzerdiak zurtzitzeko erabiltzen ziren arrautzak; kafeterek beti lortzen dute nire arreta; maite ditut egurrezko koilarak...

Egunerokotasunean darabiltzagun objektuekin egiten den arteak ere ikusmina pizten dit. Victor Nunes brasildarraren artelanak, esaterako. Tarteka, lapitz-margoen ohiko zorrozkailua- rekin ateratzen diren zurezko txirbilak erabiltzen ditu bere marrazkien oinarri. Txirbilen berezko forma baliatzen du indiar baten buru lumajea, pertsona baten koilara, musikariaren eskusoinua... egiteko, eta haren inguruan lapitzez marrazten du koadroari falta zaiona.

Objektu oro ez zait gustatzen, ordea. Eta objektu arruntekin ez du nahi duen orok artea egitea lortzen. Sociedad Civil Catalanak deiturik Bartzelonan manifestazioa egin zuten independentziaren aurkakoek joan zen igandean. Independentziazaleen oihuetako bat «kaleak beti gureak izango dira» da. Hauek, lelo horri kontra egiteko, «extintoreak beti gureak izango dira» egin zuten oihu. Extintoreak? Ez zaizkit erakargarri...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.