andoni egana
HITZ ETZANAK

Tartak

2019ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Igande goizeko hamarrak dira eta euria ari du. Lehendakari bat —ez Urkullu bakarrik, orain arteko edozein— regetoia dantzatzen bezain arraro sentitzen naiz astelehen goiz batez leihatila honetatik zuei kukuka. Hauteskundeak dira gaur berripaper hau atera izanaren arrazoi, eta hauteskundeez beharko dut zerbait esan. Ez dakit, ordea, zer gerta daitekeen. Barregarri gera naiteke porra bat egiten hasita...

Aspaldi kontatu zidaten zerbaiti helduko diot. Komunikazio ildo berriek pentsaera ere mudatu egiten dutela frogatzeko adibide bat da. Egungo gazteei «ehuneko ehun baino gehiago posible al da?» galdera egin, eta braustakoan, gehiegi pentsatu gabe, erantzuteko eskatuz gero, gehienek ezezkoa erantzuten omen dute. Lehen edozein enpresari txikik zekien iaz 80 torloju eta aurten 210 egin baditu ehuneko ehun baino gehiagoan handitu duela produkzioa. Galdera ez dago ongi zehaztua. Ameto. Baina ezezko horrek ba omen du zerikusirik irudiaren jendarte honekin. Iritsi ziren power-pointak, sarriagotu ziren inkesta eta hauteskunde gauetan tarta borobil horiek... eta, jakina, tarta horietan bai, ezinezkoa da ehuneko ehuna baino gehiago.

Tarta handiagotzerik ez, eta besterena zen zatiari nork egingo dion koxk txiki bat. Horixe jokatzen da hauteskundeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.