andoni egana
HITZ ETZANAK

Salatari

2019ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Mila ertz ditu gaiak. Justizia, bekaizkeria, mendeku gosea... harrapa ditzake aldi berean eta jarrera bat ala bestea hobestea ez da erraza.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun Sailak duela bederatzi urte jarri zuen abian iruzur fiskalaren aurkako programa berri bat. Telefono zenbaki bat zabaldu zuen, hala nahi zuen herritarrak beste herritar baten iruzur fiskala sala zezan. Ez zeukan salatariak salatuarekin aurrez aurre egon beharrik. Galdera asko sortzen zuen ekimena zen. Nik, herritar xume honek, egin behar al dut erakundeentzat polizia papera? Egiten ez badut nire herritar betebeharrak saihesten ari den gibel-handia al naiz? Ez al da hobe gibel-handi izan salatari baino?

Joan da urte mordoska, eta, dirudienez, salaketarik gehienen iturburua beretsua da. Hautsitako matrimonioen ondoren bestearen tranpak bistarazi nahi ditu askok; beste askok enpresa batean sozio-lagun izandakoarenak; eta beste askok lehiakide dituzten negozio jabeen trapu zikinei begira jartzeko eskatzen diote Foru Aldundiari. Justizia grinari mendeku nahia gailendu zaio nonbait. Ulertzekoa da. Pertsona oso animalia erronkoso eta enbidiatsua da. Hori aintzat izanda, erakundeek txiki-aurkiak biltzeari utzi eta handira jo behar lukete...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.