Onintza Enbeita.
BIRA

Ziberfeminismoa

2019ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Inork zalantzarik izan badu, baditugu datu berriak emakume eta gizon eraiki egin gaituztela ziurtatzeko. Ziberespazioa anitza da eta bakoitzak erabakitzen du hortik zer hartu esaten badigute ere, inertzia kezkagarria da: argitaratu berri duten ikerketa baten arabera, generoak markatzen du espazio birtualaren erabilera. Alde batetik, espero nuen, baina, bestetik, etsigarria da. Etsigarria da entzutea mutil nerabe gehienek iruditeria matxistaz osatutako bideo jokoetan pasatzen dutela ziber denbora, eta neskek modako blogetan. Asma nezake zein mezu jasotzen duten: hartu neska irabazi egin duzu, izan zaitez argala, onena zara, hobe duzu titiak operatzea zure mutila pozik egoteko... argi dago, beraz, halako kode genetikoa ez dugula jaiotzen garenean jasotzen: halako edo holako eraikitzen gaituzte genitalen arabera. Etengabe ari gara genero indarkeria justifikatzen duten mezu subliminalak jasotzen. Eta nik, halako notizien aurrean, gizateriarenganako esperantza galtzen dut.

Baina beti dago arrazoi bat asto gainetik ez jaisteko, eta gaur ikerketa egin duen neskak eman du irtenbidea: ziberfeminismoa. Ez dakit sarera berandu heldu garenok zein aukera izango ditugun, baina kalean, etxean, lantokian zein tabernan gai izan bagara, hemen ere eutsiko diogu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.