andoni egana
HITZ ETZANAK

Hogeita bat?

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Sare sozialek badute zera hori. Edonork eman dezake bere iritzia. Edonor da nor sare sozialetan. Eta ontzat jotzen dut nik aukera. Nor da bada nor, honako edo halako nor ez dela erabakitzeko?

Askotan, ordea, barregarrikeriaren mugak gainditzen ditu sareko jardunak. Esaterako, kasu honetan. «Nik oso gogoan dut ezin izan nuela bozkatu, behar hainbat urte ez nituelako. Eta 1959an jaioa naiz». Erantzuna: «Gezurra galanta! Ni 1960an jaioa naiz eta oso gogoan dut soldadu nengoela eta botoa ematera joan nintzela». Erantzunari erantzuna: «Zenbat erretzen zenuen soldadu zeundela? Ezinezkoa da hori! Garai hartan 21 urtekoa zen botoa eman ahal izateko gutxieneko adina». Erantzunaren erantzunari erantzuna: «Zu zara neurona guztiak erreta dauzkana. Adolfo Suarezek aste batzuk lehenago 18ra jaitsi zuen adin-nagusitasunaren langa. Ergela zara zeharo». Erantzunaren erantzunaren erantzunaren erantzuna: «Eta zu ezjakina bezain fatxa!».

1978ko Espainiako Konstituzioari buruzko galdeketan parte hartu ahal izateko adin-muga zein zen ez dut argituko. Propio. Nahas-mahasean, bakoitzak bere oroitzapenak dituela eta oroitzapen horietan oinarrituriko iritzia duela eta iritzi guztiek berdin balio dutela eman dezake. Ez da, ordea, hala izaten...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.