andoni egana
HITZ ETZANAK

Zeru-lurrak

2019ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Markesaren alaba-ren bertsoak errepasatzen aurkitu dut neure burua goizean goiz. Euskal Herrian bertso-sorta ezagunik izan bada, bat hau. Sebero Iturrino mutrikuarrak honela eman zion hasiera sorta luzeko bertso bati: «Zeruak eta lurrak egin dituana, memoria argitzera zatoz neregana...».

Hau irakurtzen ari zaretenerako De Miguel auziaren epaia argitara emana izango da segur aski. Luze jo zuen denak eta bada urtebete ahozko auzi saioa amaitu zela. Mataza askatzeko unea izenburupean Edurne Begiristainen bi orrialdeko erreportajea zekarren atzo berripaper honek. Ez naiz aditua legeetan; enpresa-sare bat nola sortzen den ez dut arrastorik; ez dakit deus fiskaltzarekin egin daitezkeen akordioez. Ez niregandik iritzi xehatu eta iruzkin burutsurik espero. Begi zolia bai. Hori da gutxienekoa egunero zutabe bat zirriborratzen duenarentzat. Eta hara non nire begiak auzipetuen zerrendan aurkitu duen bitxikeria bat. «Gorka Errasti: Estibaliz Arrutiren senarra eta Zerulurren sortzaileetako bat». Jontxo! Zeru-lurren sortzailea!Ez da edozein! «Absoluzioa eskatu du fiskalak orain». Ulertzekoa! Badaezpada... Ez dakiguna da Zerulurren sortzaile honek memoria argitzearen alde egin duen edo behe-lainotan murgildu gaituen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.