andoni egana
HITZ ETZANAK

Amona

2020ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Gauzak egoki izendatzea zaila bada, ez da errazagoa pertsonak egoki izendatzen asmatzea. Ezagutu nuen emakume bat, amona deitzen ziotelarik, garraztasunik gabe, baina tinko erantzuten zuena: «Zaharra banaiz, baina amona ez!». Edadetu asko da seme-alabarik izan ez dutelako edo izan arren euren seme-alabek ondorengorik izan ez dutelako «amona» eta «aitona» ez direnak. Eta zehaztapenaren atzean egon daitezke askotariko arrazoiak, guztiak ere aski errespetagarriak...

Edadetuek errepidean gero eta akats gehiago egiten omen dituzte, eta ondorioz, gero eta isun gehiago biltzen azken datuen arabera. Gazteen arriskuez mintzo omen gara, baina egiazko arriskua beste muturretik omen dator. Esango nuke erdizka izan daitekeela egia. Beroarena kendu egin behar litzaieke datu horiei, pikareska tarteko, sasoiko askok ezkutatuko baitzuen bere hutsegitea autoa erabiltzen ez duen senitarteko zaharrari hanka sartzea egotzita.

Oraingoz, ziur nago, tranpa arra izango da gehienean, gu baino belaunaldi bat zaharragoko emakume asko ez baita gidatze-baimena duenik. Hamabost-hogei urtean aldatuko dira gauzak. «97 urteko amona bat harrapatu dute orduko 137 kilometroko abiaduran gidatzen...» izango da titularra. Eta litekeena da amona ez izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.