andoni egana
HITZ ETZANAK

Linboa

2020ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Goizeko bederatziak. Igande goizetan baino sumatzen ez den isiltasuna kalean. Greba eguna da. Isiltasun ozena, beraz.

Noizbait luzatu banuen ere, beti pausoa aldatuta nabilela otu zait ordenagailu pantailaren aurrean. Jakinekoa da bertsotan dabilenari zer gertatzen zaion: gainerakoek jai egiten dutenean, gehien-gehienean lan egin beharko du; berak jai hartzeko modua duen egunetan, gehien- gehienak lanean ariko dira... Gauza bera gertatzen zaio hedabide idatzian ari den langileari: greba egingo du artean inor grebara irten ez denean —horregatik, atzo ez zenuten egunkari hau esku artean izan—, eta lan egin beharko du gainerako askok greba egin duen unean.—Horregatik duzue egunkari hau gaur esku artean—.

Greba aipagai genuela, inoiz burutik pasatu ez zitzaidan galdera bat azaleratu zitzaigun herenegun. Grebalariari hainbateko bat kentzen zaio lanik egin ez duen egunaren truk hilabeteko nominan, zuzendaritzak besterik erabakitzen ez badu behintzat. Baina, esaterako, erakundeetako langileen kasuan, nora joaten da sobratutako diru hori? Gastuak murrizten dira? Sarrerak loditzen? Zertarako erabil daiteke diru hori eta zertarako ez? Zerubidetik linboa ezkutatu duten garaian, hemen, lurrean, bada linborik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.