andoni egana
HITZ ETZANAK

Uhartea

2020ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Inolako testuingururik gabe «100.000 rohingya» irakurtzen duen mendebaldarrak herrialde urrun bateko txanpon kopuru batez ari direla pentsatuko du segur aski. Atzo zetorren berripaper honen ertz batean albistea: «Bangladeshek gelditu egin du milaka rohingya irla batean bakartzeko plana».

Irla batean bakartzearenak eman zidan atentzioa. Koronabirusarena purian dabilen honetan, garai bateko legendunez akordatu nintzen. Jakin-mina ere piztu zidan berriak. Rohingyak etnia berezia dira Myanmarren, garai bateko Birmanian. Herrikideak ez bezala, musulmanak dira, eta hizkuntza ere badute berea. Bestelakoak direlako edo, beti izan dira jazarriak, duela hiru-lau hamarkada bezala duela hiru-lau urte. Herri birrinduak, pertsona erailak, emakume bortxatuak... genozidiotzat jo du Nazio Batuen Erakundeak rohingyekin egin dutena. Bangladeshera egin zuten ihes gehien-gehienek.

Bangladeshek ere gainetik kendu nahi nonbait, eta 100.000 lagun irla batean bakartzeko plana egina zeukaten. Ez dute, oraingoz, burutu. Gobernuak rohingyentzat zeukan uhartea itsasoak erabat jaten du euriteen sasoian. Akaso horrexegatik aukeratu zuten. Eta gu... jolasean gabiltza, bizitza reality, irla bakartuetara joan eta hirugarren egunerako kameren aurrean negar zotinka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.