andoni egana
HITZ ETZANAK

Kapela

2020ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Buruz argi eta bere buruaz eta komunitateaz kezkaturik dabilen zahar baten epaia: «Zerbait ginela uste genian, eta kaka zaharra! Ez gaituk ezer». Ia mundualdi oso batean bildutako eskarmentuaren laburpena, egoerak hala beharturik, azken asteotan azaleratua.

Birus honek ihes egiten dio gure ulermen gaitasunari. Aditu bihurtu gara eskuak garbitzeari dagokionez; egunez egun dakigu munduko zein tokitan eta zenbaterainoko eragina izan duen birusak; udalerriz udalerriko sailkapenari ere begiratzen diogu; gai gara haurrei itxialdiaren arrazoia ipuin bihurturik azaltzeko; badakigu txertoaren bila dabiltzala baina ez dela gauetik goizera iritsiko; badakigu, gutxi-gehiago, kutsatze bideak zein izan daitezkeen; pangolin deritzan animalia bat badela ikasi dugu; birusak pertsona adintsuetan sortzen duen sarraskiak kezkatzen gaitu; jendartean dabilenak bakartua dagoenak baino arrisku handiagoak hartzen dituen jakitun gaude...

Baina ulertu, beldur naiz ez dugula deus ulertzen. Filosofoak, arestiko kaka zaharraren metafora lurtarregia iritzita, beste modu batera definitu zuen pertsonon izaera. Pertsonak gara:«Itsuak, erabat ilunpetan dagoen gela batean kapela beltz baten bila. Ilunpeko gela hartan ez dagoen kapela beltz baten bila».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.