andoni egana
HITZ ETZANAK

Maria Cristina

2020ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Datuek ez diote gezurrik. Birus honek edozein harrapa dezake, baina harrapatzen duena pertsona edadetua bada, arriskua izugarri hazten da. Edadetuekiko zaintza zeinen garrantzitsua den behintzat erakutsi digu bolada honek. Inor fin babestu behar bada, adinekoa babestu behar da. Hori irakasteko lain izan da itxialdi hau. Martxora arte, gurasoak ziren umetan, eta lau bakarrik apuntatu zirelako, mahai-tenisean lortu zenuen domina herdoilduaren antzeko zerbait. Bota ez zenuen egingo; han zegoen beti galdu-gordean; gutxitan erreparatzen zenion...

Laguntza eta mimoengatik eskertuak edadetuak, laguntzaile gazteagoak asebeterik, onerako ere izan da, beraz, etxealdia. Gauzak neurrian, ordea. Bakarturik egon arren bere buruaren jabe den edadetuak gure belaunaldikoek baino erlatibizatuagoak dauzka kontu asko. Umorea salatari. Gertuko bati egin berri diote birusaren testa. Erantzunaren zain dagoen bitartean seme-alabek sosegatu egin nahi izan dute. «Lasai, aita. Negatibo emango du». «Ederra kontua! Eta nik zer hil behar dut, Hotel Maria Cristinan sekula lorik egin gabe?».

Irudika ezazue. Pertsona txiki bat, oso txikia, ate altu bat zeharkatzeko makurtu egiten dena. Bera ez da jabetzen zertan ari den. Horixe gara pertsonak: banitate hutsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.