andoni egana
HITZ ETZANAK

Kazetari

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
«...Atera zituzten zeldatik. Bostekoa eman zioten elkarri; irribarre egin zuten. Esku-burdinez loturik, besoak larru-uhal batez gorputzari bat eginak eta, kristau katekumenoen tankerako izara zuri bat soinean zutela, epaia irakurri zieten. Behealdean ikusleak, antzokietan bezala ilaraka jarritako aulkietan, urkamendiari begira. Tinkotasuna Fischerren aurpegieran; erregua, Spiesenean; Parsonensenean harrotasuna. Engelek txiste bat egin du bere kaputxa dela eta. Spiesek oihu egin du: «orain esan dezakedan edozein hitz baino garrantziatsuagoa izango da etorkizunean itotzera zoazten ahots hau». Erantzi dizkiete kaputxak. Ondoren seinale bat. Krakateko hotsa. Etsi du tranpaldoak. Lau gorputzak erori eta dilindan hasi dira, dantza izugarri batean...»

Ez neukan nik kazetaritzat. Poeta, iraultzaile eta kubarren independentziaren aldeko borrokaren buruzagitzat neukan. Baina han zegoen nonbait, La Nación egunkari argentinarrarentzat kazetari lanetan, 1887ko azaroaren 11n.

José Martík kontatu zion munduari anarkista haien heriotzaren pasartea. Urte eta erdi lehenago egin zutenarengatik epaitu eta hil zituzten. Zortzi orduko laneguna eskatzen zuten langileek. Bildu eta grebara jo zuten. 1886an. Chicagon. Maiatzaren lehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.