Onintza Enbeita.
BIRA

Udatiarrak

2020ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Badakit askotan arrazoirik gabe egiten dutela jatorriz bertakoek direnek udatiarren kontra. Beraneanteak pestetzat hartzen dira injustuki. Oraingoan, ordea, neguan bertakoak direnak ez dira kontra ari, eta gauza batzuetan arrazoia dute. Ondo iruditzen zait bigarren etxebizitza bat erosi zuenak hura erabili nahi izatea oporretan, eta normala iruditzen zait hondartzatik harantzago bizi garenok hondarra zapaldu nahi izatea. Kontua da, beste behin ere, errazena baino ez duela egin Eusko Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuak ere beste hainbeste, baina gertukoan kargutzen gara herritarrok.

Kontua da hondartzak erabili ahal izateko baldintzak ez direla arruntak, eta herri txikietako udalek ez dutela behar adina baliabide horri erantzuteko. Eta erantzukizun praktikoa haien esku utzi dute, ahal dutena egin dezaten. Esate baterako, komunak eta dutxak erabili ahala garbitu behar badira, langile bat kontratatu beharko da. Eta langile horrek ordu gehiegi egiterik nahi ez badugu, bi; eta asteburuan ere zerbitzua emango bada, hiru. Eta terrazetan distantzia gordetzen den edo ez zaintzeko udaltzainak behar badira, zer egingo dute urte guztian udaltzainik ez duten herriek? Herritarren ardurari dei egitea ondo dago, baina instituzioek ere zerbait egin beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.