andoni egana
HITZ ETZANAK

Gorputza

2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Feminismotik hasi nintzen, ni behintzat, zerbait ikasi nahian. Urteak neramatzan plazan baina gizonezko izatearen «neutraltasunaren»babesean ez nuen korapiloa detektatu ere egiten. Jendaurrera azaltzeko burua entrenatzen saiatzen nintzen; gorputza, oso gutxi esploraturiko kontinente bat baino ez zen niretzat. Gehienez ere, «gorputzaldi ona» edo «gorputzaldi txarra» azalekoarekin ebaluatzen nuen nire jarduna. Orain, zerbait gehiago badagoela badakit sikiera. Sumatzen dut...

Gorputzaren harira, filosofo bati irakurri berri diot azken belaunaldien joeren azalpen bat oso aintzat hartzekoa. Gure belaunaldikook, gaztetan, lanean hasi eta etxebizitza baten jabe egitea omen genuen jomuga. Zailtasunak zailtasun, lortzeko moduko zerbait ikusten genuen. Beste belaunaldi bat iritsi zen gero zeinarentzat etxebizitzaren jabetza ezinezko bihurtu zen. Lanean hasi orduko auto berri eta ona ekartzen zuten. Total...! Hodeiertzean ere ez zegoen etxebizitzan, hobe ez pentsatu.

Oraingo gazteen prekaritate egoera larria da. Etxebizitza ezinezko, autoa ere garestiegi egungo soldatentzat, norbere gorputza da geratzen zaiena. Hori behintzat bakoitzarena da. Tatuajeak, piercingak, gimnasioak... moda soila baino sakonagoko zerbaiten erantzuna dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.