andoni egana
HITZ ETZANAK

Urbian

2020ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Hiru urteko umeak «zergatik?» behin eta berriz galdetzen duen gisan galdetzen zidan niri ere, behin eta berriz.

Urtero egiten genuen elkarrekin egun-pasa bat Urbian, eta estreinako aldian ezustean harrapatu ninduen galderak. Maukatiktiraka ari zitzaidan, haurrak gurasoei nola, nire arreta bereganatze aldera. Bertso bikain bat nola osatzen nuen galdetu zidan.Asebete ez zuen erantzun leloren bat emango nion. «Ez, ez. Ez dizut galdetu bertso on bat nola sortzen duzun. Jakin nahi dudana da bertso bikain bat nola duzun sortzen…». Erantzungo nion xeheago, sukaldari entzutetsu batek galdera hura eginaren harridura gainetik kendu nuenean. Hurrengo urtean, ordea, galdera bera egingo zidan: «Nola esan zenidan, bada, sortzen zenuela bertso bat bikaina?». Eta hurrengo urtean berriz… Bertsoei buruz galdetu eta sukalderako ikasi nahi zuela jabetu nintzen halako batean.

Hirurogeita hamar urtetik gora zituen ordurako. Adin horretan jakin-min bera izan nahiko nukeela nik ere, erabaki nuen Juan Mari Arzaki esker. Seguru nago Arzak since 1897 film dokumentala egiten ari zirela gisa horretako galdera mordoa egin diola Asier Altunari ere. Izan ere, sukaldari onak —artistak oro har— bi baldintza bete behar ditu: aparkaleku txikia eta jakin-min handia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.