andoni egana
HITZ ETZANAK

Makulu

2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Hor egongo zen lehen ere ezkutuan. Baina jendaurrera noiz aurkeztu zen gogoan daukat. Artelan bat burutu eta egileak haren inguruko azalpenak ematen hasi behar izan zuenean. Elkarrizketak, prentsaurrekoak… izan ziren gaitzarenjatorri. Jakina, artea denotazio/ konnotazio joko-zelaian burutzen da, eta artistari ez zaio beti erraza gertatzen sakoneko asmoen berri ematea.

Horren ondorioz hasi ginen «pixka bat» zoritxarrekoa inola ere ez zegokion lekuetan behin eta berriz entzuten. Zenbat eta urrunago lurretik zerua, orduan eta makulu premia handiagoa aterrizajerako. Margolan abstraktu baten bidez iraultza sobietarraren ondorengo ideologia katramilak azaldu nahi bazenituen, esplikatu egin behar zen hura jendaurrean! Antzezlan baten bidez arima eta gorputzaren arteko borroka islatu nahi bazenuen, azaldu egin behar zen hura jendaurrean! Eta orduan, beti makulu bera: pixka bat. «Margolan honekin azaldu nahi izan dudana da pixka bat…».

Nola «pixka bat»? Osotasunean azaldu nahi izango duzu bada, behin ahalegina egiten hasita!Eta ez da hizkuntzari dagokiongabezia. Ez hori bakarrik behintzat, gazteleraz ere egoera eta testuinguru bertsuan maiz entzungo baituzu «quería plasmar un poco» delakoa. Estuegia izango naiz akaso…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.