andoni egana
HITZ ETZANAK

Auzia

2020ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Erabaki nuen ez zitzaidala buruan sartzen eta ez nintzela ulertzen ahalegindu ere egingo. Baina urteen buruan ez zait ahaztu. Senide batzuen etxean geunden Massachusettseko herrixka batean, eta afalostean auzokoa hurbildu zen tertuliara. Astebururako zituen asmoen berri eman zigun.

Ez zuen gogo handiegirik, baina ostiralez New Yorkera joango zen. Lau-bost ordu autoz, gu geunden tokitik. Anaia ezkontzen zitzaion nonbait, eta hasiera batean ez joatea pentsatu bazuen ere, iritzia aldatu zuen gerora. Astelehenean derrigor New Yorken egon behar zuen epaiketa batera deitu zioten, eta bidaia baliatuko zuen anaiaren ezkontzara ere azaltzeko. Anaiaren ezkontzara joan-ez joan duda-muda bazen nahikoa harrigarri guretzat, baina ondorengo azalpenak utzi gintuen ahoa bete hortz: «Ezkontzera doan anaia horrek berak eraman nau auzitara. Herentzia kontu batekin ez ginen konpondueta…». Muatzeko hiltzaileak aita Aiako taberna batean afaltzera gonbidatu izan balu bezala: «Goizaldera tiro bat joko dizut, baina ez zintuzket, inondik ere, sabela hutsik duzula hil nahi».

Anaiek, auziek, ezkontzek, distantziek… guk ulertzen ez dugun zerbait badutela han, etsia hartuta oheratu ginen. Hauteskunde eguna dute gaur. Emaitzek, direnak direla, ez naute asko harrituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.