Onintza Enbeita.
BIRA

Ameriketan

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
«Han Ameriketan» esanda hasten zituen esaldiak gure auzoko batek. Urte asko egin zituen ozeanoaren alde hartan eta dena konparatzen zuen harekin. Etxekoek eztabaidatzeari utzi zioten arte, burura etortzen zitzaizkion gauza guztiak ikusten zituen hobeto ozeanoaren alde hartan. Behinola kartera ostu zioten, eta haren nebak barre itzelak egin zituen: «Hara, Onintza, gure arreba hori beti dabil han Ameriketan hau, han Ameriketan beste hori, eta zer da kontua? Bada, astelehenean, Gernikan, hemengo baserritar leloek kartera ostu diotela!—.

Han Ameriketan —Ameriketako Estatu Batuez hitz egiten zuen jakina—, dena ez da hemen baino hobea. Bizimodu alienante samarra daukate, osasun sistema erabat pribatua da, armada idealizatuta daukate, arrazakeriak erakusten du esklabotza ez dutela sinbolikoki gainditu…

Baina hemen ere ez gara hain desberdinak gauza askotan. Eta hemen zein han, lapurrak daude. Eta kartera baten bila dabiltzan lapurrak egoteak esan nahi du kolperik jo gabe bizi nahi duen jendea badela, baina batez ere, lapurreta txikiek erakusten dute hilabetearen amaierara heldu ezin duen jende asko dagoela, bai Euskal Herrian eta bai Ameriketan. Zoritxarrez, horientzat konponbiderik ez du izan Trumpek, baina soluzio gabe dator Biden ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.