andoni egana
HITZ ETZANAK

Zaharrak berri

2021eko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Hitz bat zahar-kutsu erantsia duena: errespetua. Esamolde bat kutsu berriagoakoa: ikusgarri bihurtu. Adin jakin batera arte behintzat, errespetua hitzak atzerantz gehiago eragiten du aurrera baino. Gaztetan, hitz horrek ez dizu autoritatearekiko obedientzia baino ekartzen gogora. Eta, jakina, ez duzu maite. Gerora, hitz lausoegia iruditzen zaizu, nahieran molda daitekeen plastilina-hitz horietako bat. Denborarekin, gaztetan gorroto zenuen hitz hark baduela bere zera jabetuko zara…

Ikusezin zena ikusgarri bihurtzearen hori askoz ere diskurtso berriagoetan txertatzen da. Arrazagatik, generoarengatik, hizkuntzarengatik… baztertua zegoena erdigunera ekartzearekin du zerikusia. Errora jotzen badugu, ordea, diskurtso zaharrak eta berriak bat egiten dutela konturatuko gara. Errespetua-k esan nahi baitu birritan begiratzea, arretaz begiratzea. Eta birritan begiratzen baduzu, edo arretaz so ipini, seguru-seguru ikusiko duzu ikusezin zitzaizuna ere.

Kalean galdetu berri didate. «Hi, zer da orain hainbeste aldiz entzuten hasi garen begirune hori?». Berak begitan hartua zeukana hitz begiko dudala nik erantzun nion. Begiradarekin duela zerikusi zuzena errespetuak. Eguraldiak tarte bat ematean hartuko genuela kafe bat terrazan…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.