andoni egana
HITZ ETZANAK

Guretik

2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Kalean nenbilen, eta bost-sei neska gazteko kuadrilla bat zetorkidan aurrez aurre. Hamahiru-hamalau urte. Urrutira sumatu nuen, musukoa aurpegian, kantuan zetozela. Bitxia iruditu zitzaidan. Eta poz hartu nuen gurutzatze unean zer kantatzen ari ziren konturatu nintzenean. Santa Ageda eskeko doinuan, «Ez gaude oso aberats, birus, PCRz ta antigenoz...» kantari zetozen.

Bezperan, bideoa ikusi eta entzun nuenean, grazia egin zidan niri ere. Ideia ona eta egoki burutua. Gutxirekin asko. Eta gainera dantza-koreografia nabarmen eta enpalagosorik gabe! Aisa hedatuko zela sumatu nuen niri ere iritsi zitzaidanerako. Eta hala gertatu da nonbait. Euskadi Gaztea-ko Dida-ko lantaldekoek bete-betean asmatu dute. Guretzat, eta batik bat, guretik. Horrek behar luke, beti, bidea... Erne, ordea! Zerbaitek funtzionatzen duela konturatzean, edozertarako gai dira agintariak. Irudikatzen dut, bi-hiru aste barru, Herrizaingo Sailaren telebista iragarki bat, non ertzain jantzita, lau-bost lagun azalduko diren Txomin Artolaren Aberriaren mugak kantatzen. Txikitu egingo dute Joxerra Garziaren letra ederra. «Udalerrien mugak, gorri daudenak, errespeta itzazu denak, muga hoiek zabalduaz lau haizetara, arriskuan jarriko zara». Ponpoiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.