andoni egana
HITZ ETZANAK

Etxepekoak

2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Bat-batean hamar-hamaika hilabete atzera egin ote dugun susmoa sortu zait. Atzendua genuen gogoan, baina joandako martxo-apiriletan garrantzi handiagoa ematen genion ukimenari arnasketari baino. Eskunarruak ziren derrigorrezko, ez musukoak. Hatza zen giltzarri, ez hatsa. Erosketak egitera edo zaborra ateratzera irten behar izaten genuenetan zeremoniak egiten genituen eskuz deus ez ukitzeko. Jertsearen maukari tira eginda estaltzen genuen igogailuaren botoia kalka behar zuen hatza...

Orain, Santutxuko etxepe batean hainbeste hildako izan direla jakitean, berpiztu egingo zaigu ordukoa; etxepe berean zenbat eta jende gehiago bizi, orduan eta ikara handiagoa, dela hatzarengatik, dela hatsarengatik. Eta hori bai ez dela justua...

Birusak, Herioren antzera, guztiok berdintzen gintuela entzun izan genuen. Hala zirudien begiratu batera. Pertsona entzutetsu dirudunei ere berdin-berdin erasaten ziela zirudien. Usaimena findu du nonbait urtebetean. Antzeman dio ahulenak non bizi diren. Izan ere, badut lagun bat soziologia merkean lizentziatua, zera dioena: «Landa eremua bestelako gauza bat duk. Baina hiri eta herrietan, pobreak dituk elkarren gainean bizi direnak. Aberatsek elkarren ondoan bizitzeko joera izaten ditek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.