andoni egana
HITZ ETZANAK

Txikira

2021eko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Beti behar da norbait handira pentsatuko duena. Duela ia urtebete sortu zen Eta orain zer? ekimena. Lelo-galderaren ondorengo hitzek argi ematen zuten aditzera pentsatu beharrekoaren funtsa: Mundua koronabirusaren ondoren. Kutxa Fundazioak jarri zuen abian, Globernancerekin —Gobernantza Demokratikoaren Institutua— lankidetzan. Egin zituzten hitzaldiak; osatu zituzten lantaldeak; duela pare bat hilabete burutu zituzten lanak, ondorioren batzuk aterata. Ez dut erantzunen berri. Galderaren itzala hain da luzea...

Ezgauza sentitu izan naiz beti handira pentsatzeko. Mus jokalariaren hitzetan, nirea gehiago izan da txikirako joera, edo gehienez ere, erronkaren bidezko tanto lapurreta lotsagabea. Horregatik, orain, handira egindako galdera hura txikira ekarriko dut. «Eta orain zer?». Horixe baita seguru-seguru AstraZenecaren txertoaren lehen dosia hartu dutenen burutan dabilen galdera zehatza. Erkidegoan, 50.000 lagunetik gora dira. Irunen herena pasatxo, «eta orain zer?» galdezka. Hogeita bost Irura. Hiru Laudio...

Handira pentsatzen dutenek esango dute esperantza eta itxaropena hitzek, biek, zain egotean dutela erroa. Txikira doanak, ordea, ahalik eta azkarrena ekarri nahi du tantoa. Esku-eskura zeukala uste zuen… eta orain zer?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.