Onintza Enbeita.
BIRA

Langileak

2021eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Medikuak, garbitzaileak, erizainak, irakasleak, kazetariak, prokuradoreak, abeltzainak, elektrikariak, ile apaintzaileak, taxi gidariak, sukaldariak, dendariak, tornugileak, albaitariak, tabernariak, iturginak, nekazariak, kateko langileak, hezitzaileak, ikerlariak, kirolariak, hegazkin pilotuak, mileuristak, arotzak, abokatuak, igeltseroak, gozogileak, administrazio publikoko teknikariak... eta bururatzen ez zaizkidan beste mila ofizio. Guztiok gara langileak, eta agian horixe izan da sistema kapitalistaren golik handiena: gure desberdintasunetan denok berdintzea. Izan ere, mediku bat bere lan baldintzez kexatzen bada, laster entzungo du bazuela ofizio errazago bat hautatzea. Aldi berean, ordea, tornugilea kexatzen bada, medikuntza ikasteko aukera hortxe izan zuela esango zaio. Aukera berdintasuna izango bagenu bezala, gure gizarte honetan ere, urrutira joan gabe, goi mailako ikasketak ikasteko aukerarik ez dutenak badirela ikusi gabe.

Eta bakoitza gure borroka pertsonaletan murgiltzera ohitu gara ondokoari begiratu gabe: batzuetan, gure lan baldintzak ondokoarenak baino hobeak direlako, eta, beste batzuetan, ez zaigulako iruditzen ondokoaren aldarrikapena justua denik geure burua nola dabilen ikusita. Munduko langileok, esnatu gaitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.