Onintza Enbeita.
BIRA

Ezkontza

2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batean ezkonarazi zuten Katalina Aragoikoa Ingalaterrako Enrike VIII.arekin. Erregeak ondoren izan zituen zenbait emaztek baino zorte hobea izan zuen Katalinak: zokoratu egin zuen Enrike VIII.ak, baina ez zion bururik moztu. Ez zuen erabakitzeko aukerarik izan, ordea: ez noiz ezkondu, ez noiz banandu. Gaur egungo prismatik begiratuta izugarria da, baina gaur ere, badira hamar urtera orduko ezkondu egiten dituzten umeak. Eta badira, hariaren beste muturrean, hipoteka ezin ordainduak elkarrekin bizitzera kondenatzen dituen bikote bananduak.

Ezkontza instituzio indartsua da oraindik ere. Hil arte, edo kode zibilaren artikuluen arabera, sinatu arazten digun orri horrek intentzio gaiztoak ditu, eta pribilegioak ematen ditu ezkondu ez diren bikoteekiko. Jendeak ezkondu izana justifikatzeko erabiltzen dituen arrazoiak ikusita, ez dirudi ezkontza bera elkarbizitzan oinarrituta dagoenik: herritartasuna lortzea, herentzia hobeto banatu ahal izatea, familiaren presioa saihestea, alarguntasun pentsioa, umeen adopzioa erraztea, familia liburua, larrialdi batean bikotearen izenean erabakiak hartu ahal izatea… Gauza asko egiten ditugu maitasunagatik, zorionez, baina askotan pentsatzen dut ezkontzea ez dela horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.