andoni egana
HITZ ETZANAK

21

2021eko urriaren 1a
00:00
Entzun
Erlatibotasuna zertan den azaltzeko erabili izan den adibidea: larrean jolasean dabiltza aita-alabak. Halako batean, animalia bat hurbildu zaie, pottoka bat, eta haurrak harridura adierazi du: «Aita, begira ze txakur handia!». Aitak zuzenketa egin behar izan dio: «Aitziber, hori ez da txakurra. Hori zaldia da». Eta alabak bere neurrietara ekarri du mundua: «Zaldia da? Jo, ze zaldi handia!».

Marmarrean ari zitzaidan. 1992an izan zela. Ondo gogoan zuela, Bartzelonako Olinpiar Jokoen urtea zelako. Rio de Janeiron bildu eta orduan ekin ziotela. Baina ez dela ezer lortu. Jasangarritasuna? Kaka! Berdintasuna? Gero eta urrunago. Amalurrari begirunea? Hitzez soilik. Orduz geroztik dena izan dela «Agenda 21» gora eta «Agenda 21» behera. Ongi iruditzen zitzaizkiola hezkuntzan-eta egin izan diren ahaleginak. Baina lortu, ez genuela deus lortu. Udazkenean sartu garela, eta berehalaxe joango dela hainbat aldiz aipaturiko 21 hori ere, eta orain hogeita hamar urte baino okerrago gaudela joango dela...

Zuzenketa egin behar izan nion. Agendaren 21 hori ez zegokiola urteari, mendeari zegokiola. Txakur-zaldien umearena egin zidan: «Berdin-berdin ziok. Mendea ere berehalaxe joango duk eta lehenean segituko diagu». Hain ezkor baikorrik ezagutu gabea nintzen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.