andoni egana
HITZ ETZANAK

Simulakroa

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Surrealista samarra izan da dena. Hiriburuko Aturri kolegioko ume gehienek beldurra gosaldu zuten. Bezperan, egunkari honek dioenez, «gisa horretako gertaeretara prestatzeko ariketa bat egin zuten ikastetxean». Arrisku aurreikuspena hain berriki iltzatua, ulertzekoa da biharamun goizean itzal oro errezelo bihurtzea ikasleentzat.

Bi gizonezko sumatu omen zituzten ikastetxera sartzen. Baina sartu aurretik, betidanik oso ekintza gaizto eta arriskutsutzat hartu izan dugun horretan harrapatu zituzten: errezatzen! Ez dute zehaztu nola antzeman zieten bi gizonezkoei errezatzen ari zirela. Letaniak esaten ari zirelako ozen? Eskuak bular parean gurutzatu eta ahapeka ari zirelako? Belaunikatu, eta Mekara begira jarri zirelako? Errezo-arrisku binomio berri horrek badu, segur aski, hirugarren partaide erantsia: arrazakeria.

Mihise surrealistaren gainerako osagaiak: Frantziako armadako kide bat, gurasoei azalpenak emanez, non eta Ikeako aparkalekuan; Lapurditik ehunka kilometrora dagoen Somporteko tunela, goiz hartan itxirik behar zuena, zabalik. Hiriburura adi, Frantziako armadak eta Poliziak ezin izan zuten, Espainiako Polizia eta armadarekin koordinazioan, Somporteko tunela itxi. Bertan behera utzi zuten ekimena. Simulakro bat zen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.