Onintza Enbeita.
BIRA

Kazetaritza

2021eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Vietnamgo gerran gertatu zen. Ameriketako Estatu Batuetako soldaduak Vietnamen askapenerako talde armatuko kideen bila ari ziren, eta William Laws Calley alfereza My Laira inguratu zen hainbat soldadurekin. Ganadua akabatu egin zuten, emakumeak bortxatu, eta etxeak erre egin zituzten. Izugarrikeria horri bizirik eutsi ziotenak tiroz hil zituzten. Hugh Thompson aireko ofizialak gelditu zuen sarraskia, eta diotenez, gerora Thompsonek Calleyren kontra hitz egin zuen epaiketa batean. Hala ere, baina, 1968ko martxoaren 16an gertatutakoaz bestelako bertsioa eman zuen AEBetako armadak: 120 hildako eta denak askapen mugimenduko kideak. Gaur bezalako egun batez, ordea, 1969ko azaroaren 13an, Seymour Hersh editoreak benetan gertatu zena azaldu zuen, eta handik egun gutxitara armadako argazkilari ohi batek ateratako argazkiak agertu ziren egunkari batean. Harrezkero gauza jakina izan da, Vietnamgo gerran egindako sarraski bakarra ez zela hori izan.

Hersh agerkari txiki bateko editorea zen:Dispatch News Service.

Orain ere asko dira gugandik urrun gertatzen diren lekuetan gure izenean edo gure zergen diruarekin egiten diren hilketak. Eta orain ere gehiago dira irudi garbiketak eta gezurrak. Ze garrantzitsuak diren eta ziren agerkari txiki independenteak eta kazetari ausartak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.