andoni egana
HITZ ETZANAK

Erreta

2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Duela hamabi-hamahiru urte sortu zen krisi handi hura, alde batera, ongi zetorkigula esaten zuen adiskide batek. Eta bazekien zertaz ari zen, lantegi eta eskola asko bisitatzen baitzuen bere lanbidea zela eta. Gauzak ederbegira zihoazen bitartean, langileak ondokoarengatik aritzen omen ziren gaizki esaka, honek halako egiten du eta beste hark halako ez du egiten. Krisia heltzearekin, lankideak ahaztu, eta nagusien aurka mintzatzen hasi omen ziren...

Lana ekoizpen hutsetik haratagokoa denean, asko konplikatzen da lantaldekoen harremana. Urrun gaude «kolpe zorririk ez du jotzen» xinple hartatik. Azken urteetako hitzak dira, esaterako, puenteatu eta ninguneatu. Nor izan nahi dugu, katean bada ere. Gure aintzat hartu-k ez du, hurrik ere, bi esamolde horien bihurritasun mailarik berdintzen. Txanponaren ifrentzuan, gure belaunaldiak asmatu zuen «lanpetuta nabil» hura, pena sortzeko adina beste lanen batekin zama ez zaitzaten balio duena. Egungo lan-harremanak, baditu, nonbait, milaka aurpegi.

Orain, Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasunen zerrendan sartu du erretako langilearena: arrazoia bat dela edo bestea dela, gero eta grina txikiagoa norbere lanarekiko. Klasikoenek esango dute gaitz hori ez dela berri-berria ere...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.