andoni egana
HITZ ETZANAK

Jaietarako

2022ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Behin urte sasoi hau heltzean hasten dira ugaritzen. Beroarekin gehienetan. Bazoaz kalean, eta hurbildu egingo zaizkizu lehenik. Gainean ipiniko gero. Ez duzu erasotzat hartuko—gehitxo litzateke hori— baina azkenerako molestatu egingo zaituzte. Pelma jartzen dira. Sartuko zara tabernara, eta han ere uste ez duzun unean jiran sentituko dituzu. Irten atarira, eta han ibiliko dira zizti bati, zazta besteari. Mahaian bazaude zer esanik ez. Badakite handik ihesbide zaila daukazula...

Ez naiz euli eta mandeuliez ari; eltxo eta erleez ere ez. Zozketa-boletoez ari naiz. Kultur eta kirol ekimen askoren ezinbesteko sostengu izaten da zozketa-boletoetatik lortutako dirua. Bizimodua festaz festa ateratzen dugunok mordoa pilatzen dugu. Ez duzu beti ezetzik esango. Ez duzu beti diru xehearen faltaren aitzakia jarriko. Badakizu ordaindu behar dizutena non edo nondik atera beharko dutela... Zenbat balizko gau landetxe batean! Zenbat balizko txirrinda! Zenbat balizko afari jatetxe entzutetsuetan! Udaberrian sakelan balizko arkume sartzen duzuna, udan patrikan ibili ahaztuta, eta balizko ardi irteten da udazkenean.

Orain, ordea, pelmatxoak ere poz ematen du. Boleto-herri bat garen bitartean ez goaz hain gaizki. Jendea lanerako dagoela adierazten du horrek. Hori da saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.