Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Ona da?

Andoni Egaña -

2022ko ekainak 29

Bozkarioz hartu zuten berria etxeko sukaldean. Alabak, ehunka ordu ikasten sartu ondoren, azterketak gainditu eta behin betirako funtzionario lanpostua lortu berri zuen. Amona han zegoen, betiko aulkian, sukalde-ertz batean. Sumatzen zuen gainerakoen poza eta irribarretsu galdetu zuen ea zer gertatzen zen. Hitz arruntez eman zioten azalpena. Betirako lana lortu zuela bilobak. Begitartea lehenez gainera zimurtu, eta galdera egin zuen: «Eta hori ona al da?».

Denborarekin endemiko bihurtuko zela esan ziguten adituek. Toki jakin batean eta denbora luzez sustraitzen den zerbait. Asmatu egin zutela dirudi. COVID-19az ari naiz. Garairik zailenetan gaitz endemiko bilakatuko zela esaten zigutenean, lasaitua hartzen genuen. Bertako. Geure. Betirako. Edozein publizitate-etxek edozer iragartzeko aisa erabiliko lituzkeen kontzeptuak dira...

Oro birus zen sasoi hartatik, birusik ez balitz bezala bizitzera pasatu gara. Datuak hor daude, ordea, eta egoskorrak dira. Joan, ez da joan. Baina txertatu dugu gure bizimoduan. Bertakotu da. Geurekotu dugu. Urrutiko jomugatzat geneukan hura gero eta gertuago sumatzen da. Endemiko bihurtuko da gaixotasuna. Ados. Baina horrelakoetan, xumea zirudien amonaren galdera zorrotz hura datorkit gogora: «Eta hori ona al da?».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...