andoni egana
HITZ ETZANAK

Zorrik ez

2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Javier Marias idazle madrildar zendu berriak ez zuen instituzioekin zerikusirik zuen saririk onartzen: «Oso atsegin jokatzen dute zurekin, eta horrek gero haiek kritikatzea zailtzen dizu». Ez zuen Moncloa edo gainerako jauregietarako gonbidapenik ere onartzen: «Gobernuburu batek intelektualei deitzen dienean, gehien-gehienean izaten da munduak jakin dezan entzun diela. Eta ni ez nago inoren paparreko domina izateko prest». Jarrera interesgarria iruditzen zait. Beti eta edonon eustea da zaila. Are gehiago idazle ez den jendaurreko langilearentzat. Guri askotan tokatzen zaigu agintariekin mahaia, tragoa edo berriketaldia konpartitzea. Eta ez da samurra ze bide hartu erabakitzea. Mina non, mihia han jartzeko grina beti sortzen zaizu. Batzuetan, egiten duzu; besteetan, ez. Batzuetan, zeharkako bidea hartuko duzu. Zuzenekoa besteetan...

Noizbehinka muturreko kasuak gertatzen dira. Behin, herri bateko jaietan, bertsolariek mezetan kantatu behar zutela tematu zen alkatea. Kanpoan arituko zirela erantzun zieten bertsolariek, mezetako saioa ez zegoela aurrez hitzartua eta. «Nik ordaintzen dizuet eta zuek mezetan kantatuko duzue!», altxatu zuen aginte makila alkateak. «Guk ez dugu zure sosen beharrik, eta bagoaz» esanda alde egin zuten bertsolariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.